Bart Bilboko lokal batean izandako sutean 48 urteko gizonezko bat zauritu da. Zabala kalean izan da ezbeharra, behe batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Erredurak izan ditu gizonezkoak eta Barakaldoko erietxera eraman dute.
Gaueko hamaikak aldera piztu da sua, eta Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
gizartea