Nafarroako foruzainek Twitter sare sozialean eman dute ezbeharraren berri. Jakinarazi dutenez, gidaria autoan zihoala gertatu da istripua arratsaldean, Mutiloabeitin (Nafarroa): errepidetik irten eta eskorga bat jo ostean zendu da. Istripua jazo den tokira joan dira berehala larrialdi zerbitzuetako beharginak, baina ezin izan dute ezer egin gizonezkoaren bizia salbatzeko; bertan hil da.
                            
    
                                                                                EZBEHARRA
                        
            
        Gizon bat zendu da Mutiloabeitin, autoarekin errepidetik irten eta eskorga bat jota
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
             
    