Gizon batek emaztea eta bi alabak etxean giltzapetu ditu Bilbon

Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emakumea eta bi alabak etxetik kanpo daude jada. Emakumeak deitu du laguntza eske, eta, Polizia iritsi denean, gizonak alde egin du.

Mugimendu feministak A-25ean egindako manifestazioa, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Mugimendu feministak Azaroaren 25ean egindako manifestazioa, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko otsailaren 11
10:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon batek etxean giltzapetuta zeuzkan emaztea eta beren bi alaba adingabeak, eta Bilboko Udaltzaingoak erreskatatu egin ditu gaur goizaldean, Errekalde-Larraskitu auzoan. Iturri ofizialen arabera, emakumeak deitu du laguntza eske, eta, Polizia etxera iritsi denean, gizonak alde egin du, leihotik. Udaltzaingoa haren bila ari da.

Emakumeak udaltzaingoari bart jakinarazi zionez, senarrarekin eztabaidan ibili, hura mehatxuka hasi, eta etxetik irtetea galarazi zien berari eta bien alabei —8 urte ditu batek, eta 10 besteak—. Polizia hara iritsi zenean, gizonak esan zien ez emakumea ez alabak ez zeudela etxean, eta ez zien atea ireki. Azkenean, udaltzaingoa indarrez sartu zen etxebizitzan. 

Iturri ofizialen arabera, gizonak aurrekari penalak ditu: kartzelan egon zen, eta urruntze aginduak ezarri dizkiote zenbaitetan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.