Gizon batek hiru tiro emanda hil du bere semea Labion

Foruzaingoak atxilotu egin du 83 urteko gizona. Bere burua babesteko egin duela azaldu du. Semeak 55 urte zituen.

Foruzaingoa, hilketa gertatu den etxean, gaur, Labion (Aranguren, Nafarroa). VILLAR LOPEZ / EFE
Foruzaingoa, hilketa gertatu den etxean, gaur, Labion (Aranguren, Nafarroa). VILLAR LOPEZ / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko apirilaren 28a
16:15
Entzun

Foruzaingoak 83 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Labion (Aranguren, Nafarroa), bere 55 urteko semea tiroz hil duelako. Hiru tiro eman dizkio, ehizarako eskopeta bat baliatuta.

Euren etxean hil du, goizean, 08:15ean. Bizilagun batek eman du abisua, hiltzaileak berak gertatutakoa kontatu baitio. Orduan joan da Polizia, eta inguruak itxi ditu. 

Lehen informazioen arabera, gauean eztabaidan ibili dira aita-semeak. Dirudienez, semeak zenbait alditan mehatxatu du aita labana batekin; dirua ematea nahi zuen. Hori ikusirik, aitak, eskopeta hartu, eta hiru tiro eman dizkio. Bertan hil da semea.

Gorpua 11:45 aldera altxatu, eta Iruñera eraman dute, auzitegi medikuak autopsia egiteko. Hiltzailea, berriz, atxilotu, eta Foruzaingoaren egoitza nagusira eraman dute. Han izango dute atxikia epailearen aurretik pasatu arte. 

VILLAR LOPEZ / EFE
VILLAR LOPEZ / EFE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.