genero indarkeria

Gizon batek bikotekidea hil zuen aurreko astean Senperen, eskopetaz

Emazteak 42 urte zituen, eta gizonak, 85. Eskopeta batekin hil zuen, eta ondoren, erasotzaileak, bere buruaz beste egin zuen. Poliziaren arabera, astelehena eta osteguna bitartean burutu zuen erasoa. Ostiralean aurkitu zituzten gorpuak.

2012ko uztailaren 2a
08:09
Entzun

Aurreko astean genero indarkeri kasu batean 85 urteko gizonezko batek bere bikotekidea hil zuen Senperen (Lapurdi), Urguri auzoan. Eskopeta batekin burutu zuen erasoa, sabelean tiro eginda, astebukaeran jakin denez, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Orain dela hiru hilabete ziren ezkonduak, Bordelen, apirilaren 28an..

Sud Ouest egunkariak eman zuen atzo albistearen berri. Gizonezkoak 85 urte zituen, eta emazteak, 42. Bizilagun bat bikotearen etxera joan eta gorpuak aurkitu zituen. Ikusteko dago noiz gertatu zen erasoa, bizilagunaren arabera zenbait egun baitzeramatzan bikotekideen berri jakin gabe.

Poliziak uste du astelehena eta osteguna bitartean gertatu zela hilketa. Hainbat egunez leihoak irekita eta telebista piztuta ikusirik joan zen bizilaguna bikotearen etxera. Emakumearen gorpua logelan aurkitu zuten, eta gizonarena, egongelan.

Horrez gain, Poliziak emakumearen maleta batzuk aurkitu zituen garagean. Poliziak esku artean darabiltzan hipotesien artean dago emakumeak etxea nahi izan zuelako hil zuela gizonak. Bizilagunen arabera, ohikoak ziren bien arteko liskarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.