Gizon batek gurasoak sastakatu ditu Bilbon, eta bere buruaz beste egingo duela mehatxu egin du

Gurasoak ospitalera eraman dituzte. Poliziek inguruko kaleak itxi dituzte, eta suhiltzaileek puzgarri bat jarri dute etxearen azpian.

jakes goikoetxea
2024ko irailaren 13a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizon batek gurasoak sastakatu ditu Bilbon, San Adrian auzoan, eta bere burua leihotik behera botatzeko mehatxua egin du gero, El Correo egunkariaren arabera. Gurasoak ospitalera eraman dituzte, eta ez dute zehaztu haien zaurien larritasuna. Ertzainak eta osasun zerbitzuak daude inguruan. Bilboko Udalak zehaztu du udaltzainek inguruko kaleak moztu dituztela, eta suhiltzaileek puzgarri bat jarri dutela leihoaren azpian, gizonak salto egingo balu bertara erortzeko.

Egunkari horrek zehaztu du gizon horixe dela gaur goizean autoarekin Loiuko aireportuko aparkalekuko laugarren solairutik erori dena. Istripua izan eta gero, autotik atera eta joan egin da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.