Donostiako Udaltzaingoa gizon baten bila ari da: Altza auzoan emakume bati sexu erasoa egitea leporatzen diote. Poliziak emakume baten deia jaso zuen atzo gauean, Donostiako Altza auzoan zegoela erranez, eta laguntza eskatuz. Bertara joan zirenean, gizonak ihes egin zuela adierazi zien, eta ezin izan zuten lokalizatu. Emaztekia ospitalera eraman zuten.
Emaztekiak zauriak eta hematomak zituela adierazi du Poliziak. Halaber, ospitalean jakinarazi zuen sexu eraso bat egin ziotela, eta protokoloa aktibatu zuten. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, eta gizonaren bila jarraitzen dute.
Udalak, berriz, erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu du gaur goizean: erasoa gaitzetsi du, eta elkartasuna adierazi eraso egin diotenari eta haren ingurukoei. Elkarretaratzera deitu du heldu den astelehen eguerdirako.
Kontzentrazioa Hondarribian
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hondarribiko Udalak, berriz, herrian izan den eraso matxista gaitzetsi dute, eta babesa eskaini diote eraso egin diotenari. Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du udalak, eta elkarretaratze batera deitu du biharko: 11:30ean, Martxoak 8 plazan. Aldundiak bat egin du kontzentrazioarekin.