Gizon baten gorpua atzeman dute Aturrin, Gixunen

82 urteko gizona desagerturik zen urtarrilaren 12az geroztik. Ikerketa abiatu dute nola hil den argitzeko.

Gixune, artxiboko irudi batean. BERRIA
Gixune, artxiboko irudi batean. BERRIA
2026ko otsailaren 16a
08:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urtarrilaren 12az geroztik desagerturik zen gizonaren gorpua atzeman zuten atzo, Aturri ibaiko uretan, Gixunen (Lapurdi). 82 urte zituen gizonak, eta Gabadikoa zen, Amikuzekoa (Nafarroa-Beherea).

Atzo goizean, 11:40 aldera, Gixuneko zenbait herritarrek suhiltzaileei dei egin zieten gorpu bat ikusi zutelako uraren azalean. Orduan itsas sorosleen taldea bertaratu zen, baita jendarmeria ere, eta gorpua uretatik atera zuten. Erran dutenaz, gizona bere herritik hamabi bat kilometrora atzeman dute.

Ikerketa abiatu dute nola hil zen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA