Gizon baten gorpua aurkitu dute Astigarragan

Suhiltzaileak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta anbulantzia bat bertaratu dira

Gorpua aurkitu duten eremua. DONOSTIAKO SUHILTZAILEAK
2023ko irailaren 18a
13:37
Entzun

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur Txoritokietan, Astigarragan (Gipuzkoa). Bizilagun batek eman du abisua, eta Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira lekura, gizona erreskatatzen saiatzera. Sarbide zaileko leku batean zegoen, gotorlekutik gertu.

Suhiltzaileez gain, anbulantzia bat eta Ertzaintzaren helikoptero bat ere bertaratu dira. Auzitegi Medikuntzako Institutura eramanen dute gorpua, autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.