Legazpin (Gipuzkoa) gorpu bat aurkitu dutela jakinarazi diote gaur Ertzaintzari, 07:00ak baino lehentxeago. Ertzainak eta medikuak bertaratu dira, eta pertsona hilda zegoela egiaztatu dute. Haren senideek herenegun salatu zuten gizona desagertua zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko.