Gizon bati bi urteko zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

Epaileak ebatzi duenez, harremana hasi zutenetik gizonak «etengabe» egin zizkion hitzezko erasoak, baita psikologikoak eta fisikoak ere.

Nafarroako Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Nafarroako Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Julen Urrestarazu
2025eko urriaren 21a
15:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Zigor Arloko 5. Epaitegiak bi urte eta hamar eguneko espetxe zigorra ezarri dio 45 urteko gizon bati, emazteari tratu txarrak emateagatik, hura mehatxatzeagatik eta irain egiteagatik. 2021eko irailean, emakumeak salaketa jarri zuen gizonaren aurka, banatu eta urtebetera, Nafarroako Erriberako herri batean. Joan den ekainaren 9an izan zen epaiketa.

Auzitegiak esan duenez, harremana hasi zutenetik gizonak «etengabe» egin zizkion hitzezko erasoak, baita psikologikoak eta fisikoak ere, harremanean «nagusitasun posizioa sendotzeko». Eraso horietako asko seme-alaben aurrean egin zizkion. 

Epaiaren arabera, gizonari bi urteko zigorra ezarri diote ohiko tratu txarren delituagatik, eta hamar hilabetekoa mehatxuak egiteagatik. Horrez gain, zazpi urtez ezin izango du emakumearengandik ehun metro baino gutxiagotara gerturatu, ezta harekin hitz egin ere, eta lan komunitarioak egin beharko ditu. Seme-alabei ere tratu txarrak ematea egozten zioten, baina epaileak delitu horretatik absolbitu egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.