Gizon bati labana sartu diote, ustez andre bati laguntzeagatik

2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Udaltzainek gizon bat atxilotu zuten herenegun, Bilbon, ustez beste bati labanaz eraso egiteagatik. Poliziaren arabera, atxilotua eztabaidan ari zen bikotekidearekin. Ustez, iletik tira egin zion, eta hiru herritar emakumeari laguntzen saiatu ziren. Liskarrean hasi ziren orduan, eta atxilotuak ustez labana atera eta aldakan eraso zion haietako bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.