indarkeria matxista

Gizon bati lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

2.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da 300 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta hamahiru urtez harekin komunikatu ere. Epaia irmoa denean, baina, espetxe zigorra jarri ordez, auzipetua Espainiako Estatutik kanporatuko dute.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat Iruñean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Oihane Puertas ONA
2022ko apirilaren 6a
12:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du Iruñean bizi den 37 urteko gizon batek, emazteari ohiko tratu txarrak emateagatik. Horrez gain, 2.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari eragindako kalte moralagatik, eta ezingo da 300 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta hamahiru urtez harekin komunikatu ere.

Nafarroako Auzitegian jarri zaio errekurtsoa epaiari, eta, hori irmoa denean, ezarritako espetxe zigorraren ordez, auzipetua Espainiako Estatutik kanporatuko dute bere jatorrizko herrialdera, eta ezingo da estatura itzuli sei urtean.

Epaiak azaltzen duenez, 2016an ezkondu ziren, eta «harreman ona» izan zuten auzipetuak erregularizazioa lortu zuen arte. Orduan hasi zituen emaztearekiko tratu txarrak. Ohiko tratu txarrez gain, lau indarkeria kasu frogatu dira.

Tratu txarren eta erasoen ondorioz, emakumeak «depresio sintomatologia eta intentsitate handiko antsietatea» ditu, eta horrek bere oinarrizko bizi funtzionamenduari eragiten dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA