Gizonezko bat atxilo hartu dute, andrazko bat itotzen saiatzea leporatuta

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Larunbatean, ertzainek 25 urteko gizon bat atxilotu zuten, andre bati lapurretan egin eta ondoren eraso egitea leporatuta; Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak helarazi duen informazioaren arabera, kolpeka eta bultzaka dirua lapurtu zion aurrena emakumeari, eta, ondoren, itotzeko hainbat saio egin zituen kable bat erabiliz. Taberna batean jazo zen erasoa, eta hantxe konortea galduta utzi zuen ustezko erasotzaileak andrea. Tabernara edariak banatzera joan zen gizon batek aurkitu zuen andrazkoa, lurrean. Lapurretan eta erasoan, beste gizon batek ere parte hartu zuen, ustez. Haren bila dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.