Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Azkoitian (Gipuzkoa) gaur goizaldean. Atxilotuari sare islamista bateko kidea izatea leporatzen diote, eta Espainian hasitako polizia operazioaren harira hartu dute preso.
Polizia iturrien arabera, Txalon Erreka auzoko 10. atarian egin dute atxiloketa. Antza, etxe horretan jatorri arabiarreko bizilagunak bizi dira. Atxilotua aljeriar jatorrikoa dela azaldu dute iturri horiek.
Espainiak Gipuzkoan duen Gobernu ordezkaritzak atxiloketa baieztatu du, baina gizonezkoaren nortasuna jakinarazi gabe. Azaldu duenez, polizia operazioa abian da oraindik.
Horren harira beste bi lagun atxilotu dituzte Lepen (Andaluzia, Espainia). Polizia iturrien esanetan, Azkoitian eta Lepen atxilotutakoak ekinbide islamistarako dirua lortzen saiatzen ari ziren, faltsututako gaiak salduta. Iturri berei jarraiki, lortutako dirua Afganistan, Aljeria, Iran, Pakistan eta beste hainbat lekutara bidaltzen zuten.
Euskal Herria
Gizonezko bat atxilotu dute Azkoitian, islamismoarekin lotura duelakoan
Guardia Zibilak atzeman du goizean, Espainian hasitako polizia operazio baten barruan. Andaluzian beste bi lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu