Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Baionan emazte ohia eta alaba jotzea egotzita

Ama-alabak larri zauritu ditu, eta hilketa saioa leporatzen diote. 52 urte ditu atxilotuak. Alaba txikiak, berriz, 3 urte baino ez.

2008ko urriaren 6a
12:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Poliziak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du asteburuan Baionan, emazte ohia eta alaba txikia jotzea leporatuta.

Joan den ostegun iluntzean gertatu zen erasoa, emakumezkoa bizi zen etxean, Baionako Beyris auzoko Bernard-Gaudeul etorbidean. Labanarekin eraso zien lehendabizi emazte ohiari, eta, ondoren, harri batekin. Zauri larriak egin zizkion toraxean eta buruan. Gizonarengandik alde egitea lortu zuen emazteak, eta auzokoek osasun zerbitzuetako kideei deitu zieten.

Orduan, 3 urte eta erdiko alabaren kontra ekin zion gizonak harri kolpeka, konortea galdu zuen arte. Hilda zegoela pentsatu zuen gizonak, eta alde egin zuen. Larrialdi zerbitzuetako kideek berehala aurkitu zuten haurra, kordea galduta baina bizirik. Erietxera eraman zuten, eta zauri larriak dituen arren, hiltzeko arriskutik kanpo dagoela agertu dute osasun zerbitzuetako iturriek.

52 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten, eta hilketa saioa leporatzen diote.

Bikotea banatuta bizi zen eta dibortziatzeko prozesuan zen. Alabaren zaintza partekatua zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.