Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Balmasedan, emakume bati sexu erasoa eragiteagatik eta kolpeak emateagatik

2008ko apirilaren 10a
10:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat -DG.C.- atxilotu zuen atzo Balmasedan (Bizkaia), bere bikotekideari sexu erasoa egin ziolakoan. Ertzainen arabera, sexu harremanak izatera behartu zuen.

Astearte gauean izan zen ustezko erasoa, biktimak atzo salatu duenez. Emakumeak uko egin zion sexu harremanak izateari, eta gizonezkoak horregatik gorputz osoan kolpeak eman zizkion. Ertzainek emakumezkoa osasun zentro batera eraman zuten, eta ustezko erasotzailea atzo arratsaldeko lauetan atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.