Gizonezko bat eta haren bikotekidea atxilotu ditu bart goizaldean Bilboko Udaltzaingoak, emakume bati eraso egitea leporatuta. 32 urteko gizonezkoari emakumea bortxatzea eta lapurreta egitea leporatzen dio, eta bikotekideari, 30 urteko emakumeari, berriz, hori egiten laguntzea. Udaltzaingoaren arabera, bikoteak kontratatutako prostituta da biktima.
Goizaldeko ordubata inguruan udaltzainen patruila bat bikote batek "heldutako" emakumea laguntzera hurbildu da, Gordoniz kalean. Udaltzaingoaren arabera, biktimak kontatu zien bikoteak kontratatu zuela gizonezkoarekin sexu harremanak edukitzeko. Ordaindu nahi ez ziotenez, joan egin nahi izan zuen, eta orduan bortxatu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria