Mutil-lagun ohiak buruan kolpe bat eman diola salatu du gaur 40 urteko emakumezkoak 09:15ean. Emakumea Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute. Udaltzainak I.M.L. ustezko erasotzailearen etxera joan eta atxilotu egin dute.
Gizonezkoak aurreko urtetik emakumearengandik urruntzeko agindua zuen, Alacanten (Herrialde Katalanak) egindako erasoengatik. Atxilotua Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiaren esku geldituko da.
Emakumeen aurkako indarkeria