Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat (C.O.) atxilotu du gaur goizean Bilbon, ustez emakume bati eraso egiteagatik. Laurak aldera izan da gertaera, Gorte kalean. Ertzainen arabera, gizonezkoak iletik heldu dio emakumeari eta ukabilkadak eman dizkio gorputz osoan; ertzain bat ere jo du, hauek liskarra moztera joan direnean.
Emakumezkoa hantxe bertan artatu dute medikuek; ahotik odola zeukan eta ubeldura batzuk ere bai.Ustezko erasotzailea ez zuela ezagutzen adierazi die emakumeak ertzainei.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon bart, emakume bat jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu