Emakumeak kontatu zuenez, duela sei urtetik bikotea ziren gizonezkoa eta bera. Orain dela bi urtetik gizonezkoak maiz jotzen zuela dio, gero bortxatzeko, nahiz eta berak ez zuen inoiz salatu.
Larunbat gauean kalera atera zirela kontatu du emakumeak, itzuli zirenean, eta sexualki jazarri zitzaiola. Gero, gizonak komunean itxi omen zuen giltzaz, ez alde egiteko. Behin eta berriz bortxatu ei zuen, harik eta igandean gizonezkoa tabakorik gabe geratu eta biak kalera atera ziren arte. Kalean, emakumeak ihes egitea lortu zuela dio, eta bere familiako batengana joatea lortu zuela.
Emakumeen Kontrako indarkeria