INDARKERIA

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikote ohia mehatxatzeagatik eta agente bat erasotzeagatik

43 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gauean Bilboko udaltzainek. Itxura denez, bikote ohia iraintzen ari zela, agentea gizonezkoa lasaitzera hurbildu zen. Erasotzaileak hautsontzia bota zion burura. Biktima Basurtoko Ospitalera eraman zuten, aurpegian ebaki bat zuela.

2006ko abuztuaren 1a
18:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakumezkoak Bilboko Luis Luciano Bonaparte kalean lan egiten duen tabernara azaldu zen bart erasotzailea eta bera mehatxatzen hasi. Une horretan lanean ari ez zen agentea bakarrik zegoen tabernan. Irainak entzundakoan gizonezkoa lasaitzera joan zen, eta bere plaka erakutsi zion, baina gizonezkoak hautsontzi bat jaurti zion. Udaltzainek euren lankide bat erasotua zela esan zien dei bat jaso zuten eta tabernara joan eta erasotzailea atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.