Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo izan duelakoan

2008ko irailaren 16a
14:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko udaltzainek gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bikotekidea jo egin izan duelakoan. Udaltzain batek adierazi duenez, Luis Briñas kale parean bikote hura ikusi zuenean, emakumeak "beldurtu" aurpegia zeukan. Honengana joandakoan, emakumeak azaldu zion azkeneko urtebetean gizonezkoak jo egin izan duela eta sexu erasoak ere egin dizkiola.

Udaltzainen egoitzara joan ziren polizia eta biktima, eta honek bikotekidearen aurkako salaketa jarri zuen. Ondoren atzeman zuten ustezko erasotzailea -E.C.Q, 33 urte-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.