Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egin diolakoan

2010eko urtarrilaren 15a
17:38
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bilbon gizonezko bat atxilotu zuen atzo Udaltzaingoak -33 urteko B.K.-, bikotekideari eraso egin ziolakoan.

17:00ak aldera Betolaza karrikako etxe batera bertaratu zen Udaltzaingoa, dei bat jaso ondotik. Bertan, eskuin masaila kolpatuta zuen emakumea topatu zuten, negarrez eta urduri, udaltzainen arabera. Emakumeak azaldu zienez, bikotekidearekin batera bizi zen, eta urtebeteko alabaren aitzinean kolpatu zuen hark. Horren ondorioz, udaltzainek B.K. atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA