Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Bilbon, atzo Iruñeko bonba-autoaren abisua emateko erabili zuten eskuko telefonoaren jabea izatea egotzita. Polizia iturriek agertu dutenez, JM.M.G. da atxilotua, eta Indautxuko egoitzan daukate inkomunikatuta.
Poliziak ziurtatu du JM.M.G.ren nortasun agiriarekin erosi zutela abisua emateko erabili zuten telefonoa; gizonezko horrek, ordea, salaketa jarrita dauka nortasun agiria galdu egin zuela-eta.
Atzo ohartu zen Polizia JM.M.G.ren izenean dagoen telefonotik egin zutela deia, eta harekin harremanetan jarri ziren segituan. Gizon horrek ukatu egin dubehin eta berriz telefonoa berak erosi zuela. Hala ere, gaur atxilotzea erabaki dute eta orain Bilbon badaukate ere litekeena da Madrilera eramatea.
ETA-ren atentatua Iruñean