Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jo duelakoan

2007ko urriaren 24a
14:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko udaltzainek 42 urteko gizonezko -P.A.T.- bat atxilotu zuten atzo gauean, bikotekideari buruan eta aurpegian kolpeak jotzea leporatuta. Biktimak -emakumeak- udaltzainei esan zien azkeneko bi urtean hirugarren aldia dela gizonezkoak jo duena.

Gaueko bederatziak aldera San Francisco kaleko etxebizitza batera joateko abisua jaso zuten udaltzainek. Hara joan zirenean, 43 urteko emakumezkoa topatu zuten. Orduan eman zien honek kolpeen berri. Etxetik gertu atzeman zuten ustezko erasotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.