Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, morfina ematen ez ziotela-eta medikuak mehatxatzeagatik

2008ko uztailaren 2a
14:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat -G.F.F.- atzeman du bart Bilboko osasun zentro batean, labana batekin medikuei heriotza mehatxua egin dielakoan hauek morfina ematen ez ziotelako.

Goizeko hamabi eta erdietan izan da gertaera. Gizonezkoa hango Larrialdietako zerbitzuetara joan da, morfina eskatzera.

Medikuak abisatuta joan dira hara ertzainak, eta hantxe atxilotu dute gizonezkoa. Aurrekari polizialak ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.