Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, beste bati botila batez erasotzeagatik

Erasoa jasan duenak aurpegian zauria duela eraman dute erietxera. Han segitzen du.

2008ko uztailaren 15a
17:36
Entzun
Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Donostian, beste gizon bati kristalezko botila batez eraso egin eta aurpegian zauriak eragitea leporatuta.

Erasoa alde zaharrean gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez. Enbeltran kaletik zihoan ertzain patruila batek gazte bat ikusi du beste bati kristalezko botila batez aurpegian eraso egiten. "Sudurrean zauri bat zeukan gazte bat aurkitu dute, lurrean botata. Beraz, agenteek anbulantzia bat eskatu dute eta honek biktima Donostiako ospitale batera eraman du; zaurituak oraindik ere, bertan jarraitzen du", dio zabaldutako oharrak.

Ertzainek erasoa kristalezko botila batekin gertatu dela baieztatuta, ustezko erasotzailea atxilotu, eta polizia egoitza batera eraman dute. Lesio delitua egin izana egotzi diote, eta Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.