Igandean Burlatako Udaltzaingoak salaketaren berri izan zuenean, Foruzainen eskuetan utzi zuten auzia. Salaketa jarri ondoren, atxilotuaren emaztea eta alabaordea Nafarroako Gobernuaktratu txarrak jasotzen dituzten emakumeentzatduen larrialdietako zentrora eraman zituzten.
AtxilotuaIruñeko Instrukzio epailearen esku utzi zuten. Orain epaileak, 200 metroko badaezpadako urruntze agindua eta auziak dirauen bitartean erasotuekin komunikatzea galarazi dio S.J.S.ri.
emakumeen kontrako indarkeria