Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Erandion, neskalaguna jotzeaz akusatuta

2008ko uztailaren 30a
16:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak ezagutzera eman du atzo 26 urteko gizonezko bat atxilotu zutela Erandion (Bizkaia), neskalaguna jo zuelakoan. Emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan arren, harekin bizi zen, polizia iturriek azaldu dutenez.

Atzo 21:00ak aldera bere patruila batek dei bat jaso zuela dio Ertzaintzaren oharrak. Emakumeen kontrako indarkeria kasua izan zitekeela zioen haiei deiadar egin zienak. Ertzainak Erandioko etxebizitzara gerturatzean atea zabalik topatu zuten. Emakumea ustezko erasotzailearekin zegoen, eta gorritze markak zituen lepoan, ustez erasoak eraginda.

Itxura batean, bikoteak eztabaidatzen jardun zuen, eta jarraian gizonezkoak gerrialdean jo zion emakumeari, eta gerora astindu egin zuen. Ondorioz hainbat urratu eragin zizkion eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.