emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Errenterian, bere emaztea jo duelakoan

39 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Ertzaintzak Errenterian, bere emaztea jo duelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, bikoteak Nafarroan duen etxean jo zuen gizonezkoak emakumezkoa. Hori esan zion behintzat emakumenzkoak Ertzaintzari, atzo, salaketa jartzera joan zenean.

2005eko ekainaren 6a
14:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakumea Ertzaintzaren Errenteriako egoitzara joan zen atzo, eta bere bikotekideak jo egin zuela esan zien, Nafarroan duten etxean. Erietxe batean zaindu zuten emakumea, eta gero, senda-agiria eman ziotenean Errenteriara joan ziren, arrazoi pertsonalengatik. Ertzaintzaren egoitzara joan eta salaketa jartzea erabaki zuen emakumezkoak, eta Ertzaintzak komisaldegi kanpoan zegoen gizonezkoa atxilotu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.