Atxilotuaren andreak atzo gaueko hamaiak pasatxo zirela deitu zuen Ertzaintzara, senarrak jo egin zuela esanez. Patruila bat bidali zuten emakumezkoak esandako lekura, eta aurpegian eta lepoan kolpeen arrastoak zituela ikusi zuten. Arrasto horiek bezperan jasotako beste jipoi batekoak zirela azaldu zien emakumezkoak.
Hori guztia entzunda, bikotea bizi zen etxera jaon eta LM.A.A. atxilotu zuten. 2004an ere atxilotu zuten gizonezko hori, arrazoi beragatik.
Emakumeen kontrako indarkeria