Gasteizko Udaltzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo; indarkeria matxistaren delitua egotzi diote, bikotekide ohiari —emakumezkoa da— botila batekin mehatxu egiteagatik.
Udaltzaingoaren esanetan, Poliziari etxe atari batera joateko eskatu zioten, gizon eta emakume bat eztabaidan ari zirelako. Emakumeak azaldu zuen bikotekide ohiak lehenengo etxean egin ziola mehatxu, eta, gero, atarian. Gizonak alde egin zuen, baina Udaltzaingoak atxilotzea lortu zuen.