Gasteizko Udaltzaingoak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat goizean, indarkeria matxista leporatuta; zehazki, bikotekideari eraso egitea eta eskuko telefonoa kentzea egotzi diote.
Udaltzaingoaren arabera, larunbatean, 08:30 aldera, herritar batek laguntza eskatu zien; herritarrak jakinarazi zien gizon bat emakume bati eraso egiten ikusi zuela. Poliziak bikotea aurkitu zuen, eta biekin eta lekukoarekin hitz egin ostean, eta ikusita gizonezkoak emakumearen eskukoa zeukala, gizona atxilotu egin zuten.