Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea eta honen semea jo dituelakoan

2008ko irailaren 18a
12:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat -FM.T.- atxilotu zuen atzo gauean Gasteizen, bikotekidea eta honen semea jo egin zituelako ustez.

Gaueko bederatziak aldera izan zen gertaera, eta ondoren gizonaren bikotekidea -emakumea- ertzain-etxera joan zen, salaketa jartzera. Emakumearen arabera, ustezko erasotzaileak etxean jo zituen. Parte sartu ondoren atzeman zuten gizonezkoa.

Seme hura adingabea da, eta ama eta biak osasun zentro batera eraman zituzten, arta zitzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.