Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan

2007ko urriaren 13a
13:16
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat -D.B.G.- atxilotu zuen atzo Gasteizen, bere bikotekidea ustez jo egin zuelako. Biktima -emakumezkoa- Santiago ospitalera eraman behar izan zuten, arta zezaten.

Ustezko erasoa arratsaldeko lauretan gertatu zen, Pilar auzoko etxe batean. Abisu bat jaso ostean joan ziren ertzainak hara. Emakumeak orduan esan zien bikotekideak jo egin zuela.

Orduan atzeman zuten ertzainek gizonezkoa, eta epailearen esku utzi dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA