Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek atxilotu dute, El Pilar auzoko etxebizitza batean.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko abuztuaren 21a
12:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Zehazki, zera leporatzen diote: bikotekidea etxebizitzako hozkailuaren kontra bultzatzea, emakumeari telefono mugikorra kentzea eta hura botatzea, biktima lagun batekin bideodei bat egiten ari zenean. Azaldu dutenez, 18:30ak aldera, udaltzainak El Pilar auzoko etxebizitzara bertaratu ziren, abisu bat jaso ostean. Agenteek ikusi zuten emakumeak aurpegian hematoma bat zuela; hark adierazi zien gizonak emandako bultzadaren ondorioa zela, eta, horrenbestez, udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten.

Hondarribian (Gipuzkoa), berriz, udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du, udalerrian oraintsu emandako indarkeria matxista kasu bat «gaitzesteko». Udalak babesa eta elkartasuna adierazi die biktimari eta haren inguruari, eta esanez ez dutela onartuko «emakumeen giza eskubideen inolako urraketarik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.