Emakumezko batek salatu zuen bortxatu egin zutela atzo, Gasteizen. Ertzaintzak goizaldean atxilotu du gizonezko bat, erasotzailea izatea egotzita. El Correo-k zabaldu duenez, 31 urteko gizonezkoak geltokira autoz eramango zuela esan zion emakumezkoari; hark onartu egin zuen, eta autoan bortxatu zuen.
Arrasaten (Gipuzkoa) beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bikotekide ohia jotzea egotzita.