Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati kalean eraso egitea egotzita

Biktimak zauriak zituen ezpainean, eta osasun arreta eman behar izan diote. Atxilotuak 21 urte ditu.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
edurne begiristain
2026ko otsailaren 19a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Udaltzaingoak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Erasoa 21:30 aldera gertatu zen, Errege-erregina Katolikoen kalean. Poliziak lekuko baten deia jaso zuen, eta hark esan zien gizonezko bat andrazko bati eraso egiten ari zitzaiola kalean bertan. Udaltzainak bertaratu egin ziren, baina gizona ihes eginda zegoen ordurako.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, andreak zauriak zituen ezpainetan, eta osasun arreta eman behar izan zioten. Poliziek bilaketa abiatu zuten inguruan, eta, handik gutxira, gizonezkoa gertuko kale batean topatu zuten. Hura atxilotu eta komisariara eraman zuten gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.