Abisua eman zuten etxebizitzara joan zirenean, hiru lagun topatu zituzten han ertzainek: sei hilabeteko haurdun zegoen emakume bat, haren anaia, eta emakumezkoaren senarra. Andreak eta haren anaiak azaldu zutenez, emaztea jipoitzen hasi zen hasiera batean senarra, eta anaia hura babesten saiatu zenean, hari ere eraso egin zion. Kolpeak eta ubelduak zituzten emakumezkoak zein haren anaiak gorputzeko zenbait lekutan.
0.K. atxilotu eta ertzainetxera eraman zuten.
Genero indarkeria