Ertzaintzak 62 urteko gizonezko bat -A.B.O.- atxilotu du gaur Gasteizen, emazteari sabelean labana handi bat sartzea egotzita. Atxilotuaren semeak eskuan zauria egin du amari labana ateratzen saiatu denean.
Goizeko ordubi eta erdiak aldera Txagorritxuko ospitalera joateko deitu diote Ertzaintzari. Medikuak emakume hura eta haren semea artatzen ari ziren, eta han esan diete poliziei zer gertatu zen etxean. Gizonezkoa bera erietxean zen une horretan, eta ertzainek atzeman egin dute.
Gasteizkoa da atxilotutakoa. Langraizko (Araba) kartzelan sartu dute.
Emakumeen aurkako indarkeria