30 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, 12 urteko neska bati sexu ukituak egin dizkiolakoan. "Sexu askatasunaren kontrako" delitua egotzi diote.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, gertakariak Gasteizko Lakua auzoko parke batean gertatu ziren atzo, arratseko zortzi eta erdiak inguruan. Ordu horretan 12 urteko bi neska jolasean ari ziren, Wellington Dukea izeneko kalean, eta gizonezko bat gerturatu zitzaien. Honek bi nesketako bati ustez sexu ukituak egin zizkion eta eramaten saiatu saiatu zen. Neskak ihes egitea lortu zuen eta inguruko taberna batean babestu zen.
Neskatilaren amak alabari gertatuaren berri jakitean, Ertzaintzari jakinarazi zion. Gizonezkoa parkearen inguruan atzeman zuten.
gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, neskatila bati ustez sexu ukituak egiteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu