Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gernika-Lumon, bikotekidea jo duelakoan

2007ko apirilaren 30a
10:43
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat (JM.M.M.) atxilotu du Gernika-Lumon (Bizkaia), bikotekide ohia ustez jo egin duelako. Leihotik botako zuen mehatxu egin zion, eta etxean hiru egunez eduki zuen, itxita. Emakumeak ertzainei esan zien gizonezkoak gorputz erdia leihotik kanpoaldera aterata eduki zuela, eta etxetik ihes egitea lortu zuela geroago, patio batera salto eginda.

Ondoren atzeman zuten ertzainek gizonezkoa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA