Emakumeen kontrako erasoak

Gizonezko bat atxilotu dute Ibarran bere bikotea jo eta haren familia mehatxatu duelakoan

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ibarran (Gipuzkoa), bere bikotea jo eta haren familiari hiltzeko mehatxua egin ziolakoan. Arratsaldeko zortziak aldera bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion etxeko atarian garrasiak entzun zituela esateko. Ertzaintzak bertara joan eta gizonezkoa atxilotu zuen.

2004ko maiatzaren 29a
14:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Antza denez, 29 urteko gizonak bere bikotea jo zuen etxean, eta handik alde egin zuen gero. Orduan, emakumea bere gurasoen etxera joan zen, baina etxeko atarian bere bikotearekin topo egin zuen. Gizona emakumearen familiakoekin eztabaidatzen ari zen. Berriz ere bere bikotea jotzen hasi omen zen orduan, eta familiak esku hartu zuen. Hiltzeko mehatxua egin zien bikotearen familiakoei, gizonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.