Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, 4 urteko semeari tratu txarrak ematea egotzita
29 urteko Iruñeko bizilagun bat atxilotu du Udaltzaingoak, bere semeari, 4 urteko mutikoari, tratu txarrak ematen zizkiolakoan. Emaztea, umearen ama, babes etxe batean bizi da, hark ere tratu txarrak pairatzen zituelako.
Nafarroako Gobernuko Gizarte Zerbitzuetako bi hezitzailek jarri zuten atzo gizonezkoaren aurkako salaketa. Izan ere, emaztea eta semea harrera etxe batean bizi dira, emakumezkoari tratu txarrak ematen zizkiolako. Hala ere, bi asteburutik batean semea aitaren esku geratzen zen. Bisita horietako baten ondoren ubelduak eta kolpe arrastoak aurkitu zizkioten umeari gorputzean, eta hark agertu zuen aitak gerrikoarekin jo zuela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu