Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñeko sanferminetan, ukituak egitea egotzita

Emakume batek salaketa aurkeztu du haren aurka, Babes Zibilerako Tokiko Batzarrak jakinarazi duenez.

Eraso sexisten kontrako pankarta bat, Iruñeko etxebizitza bateko balkoian. IDOIA ZABALETA, FOKU
2018ko uztailaren 10a
14:55
Entzun

Poliziak gizonezko bat atxilotu du Iruñeko sanferminetan emakume bati ukituak egin dizkiolakoan. Emakumeak gizonezkoa salatu du, eta Iruñeko Udalak eskura dituen baliabideak eskaini dizkio. Horien artean, orientaziorako laguntza eta arreta judizial nahiz psikologikoa.

Iruñeko Udalak indarkeria matxistaren erasoei aurre egiteko protokoloa ezarri du. Protokolo horren helburuetako bat da biktimei babesa ematea; bai arreta eskainiz, baita informazioa erraztuz ere. Beste xedeetako bat erasoaren biktima errudun sentitzea eragoztea da. Gizartearen edo hedabideen presioaren ondorioz etigmazitatua izatea sahiestu nahi du.

Iruñeko Udalak adierazi du hiritarrek eta hiriko erakundeek indarkeria matxistarekin amaitzeko konpromisoa berresten dutela, aurten udalak abian jarri duen kanpainaren leloak dioen moduan: Iruñea eraso sexistetatik libre.

Erasoren bat jasaten duten pertsonak salaketa aurkeztera animatu ditu udalak, eta herritarrak orohar jarrera sexistak era aktiboan baztertzera deitu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.