Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Sopuertan, emaztea jotzea egotzita

44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak Sopuertan (Bizkaia), emaztea jipoitzea leporatuta. Andrezkoak tratu txarren arrasto nabarmenak zituen.

2006ko maiatzaren 24a
18:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Erasoaren berri ematen zuen dei bat jaso zuen atzo 17:00ak aldera Ertzaintzak. Esandako lekura joan zirenean, emakumezko bat aurkitu zuten, eta senarrak jo egin zuela agertu zien. Lehendabizi beren tabernan eraso ziola zehaztu zien, eta, ondoren, etxean. Ertzaintzaren arabera, tratu txarren arrasto nabarmenak zituen emakumezkoak. Ondorioz, 44 urteko JC. G.R. atxilotu zuten, tratu tarrak ematea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.