Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari erasotzea egotzita

Udaltzaingoak atxilotu du 48 urteko gizonezkoa, eta Foruzaingoaren esku utzi. Familia esparruko tratu txarren delitu bat egotzi diote.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Tuteran. IÑIGO URIZ / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Tuteran. IÑIGO URIZ / FOKU
2025eko abenduaren 17a
09:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako Udaltzaingoak (Nafarroa) 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, bikotekidearen kontrako tratu txarrak egotzita. Poliziak azaldu duenez, 12:00ak aldera, indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoaren bidez (016), laguntza eske ari zen emakume baten egoeraren berri izan zuten. Agenteak etxebizitzara bertaratu ziren, eta gizonezkoa atxilotu zuten, familia esparruko tratu txarren delitu bat egotzita.

Gizonezkoa Foruzaingoaren esku utzi zuten udaltzainek, epailearen aurretik igaro dadin. Biktima, 28 urteko emakumezkoa, osasun zerbitzuetara eraman zuten, jasandako lesioak artatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.