Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran eta beste bat Garesen, sexu erasoak egitea leporatuta

Lanetik kanpo zeuden bi polizia Tuterako erasoaren lekuko izan ziren. Iruñean, sexu jazarpena egotzi diote garraio publikoan zihoan gizon bati.

Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
gotzon hermosilla
2024ko uztailaren 29a
15:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran (Nafarroa), emakume bati sexu eraso bat egin diolakoan. Gizonak 32 urte ditu, eta Tuterako Mercadal kalean atzeman dute, bart gauean. Salaketaren arabera, ukituak egin zizkion emakume bati.

Lanetik kanpo zeuden udaltzain bat eta guardia zibil bat han inguruan zeuden, eta erasoaren lekuko izan ziren. Haiek atxiki zuten gizonezkoa foruzainak iritsi bitartean. Atxilotua Foruzaingoaren egoitzara eraman zuten.

Asteburuan beste gizonezko bat atxilotu zuten Garesen (Nafarroa), hura ere sexu eraso bat egin zuelakoan. Biktimak ez du salaketarik jarri, eta Iruñeko guardiako epaitegiak libre utzi du gizonezkoa.

Iruñean, berriz, beste gizonezko bat ikertzen ari dira, sexu jazarpena egin duelakoan. Gizona garraio publikoan zihoan, eta «modu iraingarrian» jokatu zuen gainerako bidaiariekin, Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.