Gizonezko bat atxilotu dute Uharten, emakume bati eraso egitea egotzita

Igandean izan zen erasoa biktimaren etxean. Erasoa salatzeko, mugimendu feministak lapiko jotzera deitu du gaurko 20:00etarako. 

Biolentzia matxistaren aurkako lapiko jotzea, artxiboko irudian. ANDONI CANELLADA, FOKU
2020ko maiatzaren 5a
13:39
Entzun

Uharteko Udalak Diario de Noticias egunkariari jakitera eman dionez, igandean izan zen emakumearen aurkako erasoa, haren etxean. Biktimak berak eman zuen erasoaren berri, telefonoz, eta Guardia Zibilak erasotzailea atxilotu zuen, etxetik ateratzera zihoala. Udaleko Berdintasun Batzordeak gogor gaitzetsi du erasoa, eta biktimari bere babes osoa eskaini dio. Herriko mugimendu feministak, Erasorik ez, erantzunik gabe lelopean, lapiko jotzera deitu gaur iluntzeko 20:00etarako, erasoa salatu eta biktimari bere elkartasuna adierazteko asmoz. 

Udalak nabarmendu du emakumeen aurkako erasoak oraindik ere «errealitatea» direla, eta azpimarratu du beharrezkoa dela politika publikoak egitea emakumeen kontrako bortxa gainditzeko. Halaber, udalak oroitarazi du, koronabirusarengatik alarma egoera deklaratu ostean, emakume anitz egoera zaurgarrian daudela etxebizitzan egoteko betebeharragatik.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.